XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabili diren kontzeptuak ia berberak izan dira azken urteetan, baina 1975etik aurrera datuen sailkapena egoitzako lurraldean hasi zen oinarria izaten eta ez gertakaria jaso zenean.

Era berean, Euskadiko Komunitate Autonomoan Euskal Estatistika-Erakundea /Instituto Vasco de Estadisticak burututako 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsutik eratorritako ugalkortasunaren datuak sartzen dira.

Bizirik jaiotakoak Kode Zibilak dioenez giza itxurako eta amaren sabeletik guztiz kanpora gutxienez hogeitalau ordu bizi izandako fetua soilik hartuko da jaiotakotzat, baina bizirik jaiotako kontzeptua hilda jaiotzen ez diren guztiei dagokienez, 1975etik aurrera jaiotzen estatistikan sartzen dira inskripziorako erabiltzen den erizpide hertsiagatik lehen bertan sartzen ez zirenak (24 orduak baino lehen hildakoak eta benetan hilda jaio ez direnak).

Heriotzak Tradizionalki erabili izan den heriotza kontzeptu estatistikoak 24 ordu baino gehiagorekin hildako guztiak hartzen ditu 1975etik aurrera hedatu egin zen bizirik jaio eta bizitzako lehen egunean hiltzen direnak ere sartuz.

Berezko hazkundea Bizirik jaiotakoen eta heriotzen arteko kenduraren ondorio hutsez gertatzen den biztanleriaren hazkundea edo murriztapena adierazten du.

Tasak Edozein motatako gertakarien kopuruak (jaiotzak, heriotzak, ezkontzak) gertatzen diren biztanleriarekiko suposatzen duen proportzioa adierazten du tasa batek.

Ugalkortasun-indize sintetikoa (UIS) UISak, emakume batek edo emakume-talde batek (1.000 gure kasuan) ugalkor den bitartean guztira izango dituen haurren kopurua adierazten du baldin eta denbora horretan denboraldi jakin bateko (1975-76) adinez adineko ugalkortasun orokorraren tasa espezifikoak izaten baditu.

Hilkortasun-taula Denboraldi jakin bateko adibidez 1975-76ko hilkortasun-taulak, denboraldi horretako zentsuko hilkortasunaren egoera adierazten du eta ez bere bizitzan zehar denboraldi desberdinetako hilkortasun-erregimenak jasango zituen belaunaldi jakin batean hilkortasunak duen eragina.